2010/07/29

Kontzertua, ETBn domekan

Uztailaren 16ko Kontzertua, ETBn domekan emongo dabe gabeko 10:30ean.
Etxeetan euki prest patatak eta kas naranja eta danok telebisiño aurrean plantau...
Eta ahal dozuenok graba be ein zeinkie!

2010/07/25

Banda Juvenil La Lira

Hauxe duzue Chesteko (Valentzia) Banda Gaztearen BLOG helbidea. Jakingo duzuenez abuztuaren 1ean Lekeition izango dira...

2010/07/18

KONTZERTU EGUNEKO AZKEN BERTSOA...

Tronboi, tronpeta, perkusioak,
flauta ala klarinete
zenbat ensaio, zenbat ahalegin
gaurko gaba heldu arte.
Bi bertsolarik eman digute
entsaiatzen lan dexente,
egualdixari aurre eginez
Lekitxarrek plaza bete,
eskerrik asko bihotz-bihotzez
zoragarriak zarete


Urtzi Iriondo (2010-07-16)

2010/07/15

BERTSO BAND bideo froga 2010-07-16rako

GAUR, AZKEN ENTSAIOA

Ez ahaztu, bandiduok:

GAUR DA AZKEN ENTSAIOA. 20:00etan hasiKo da.
BERTSIOLAIXAK BE HAN IZANGO DIRA eta lepoa emonda kantauko dabe (guk ispilutik ikusiko doguz)... Txo, URTZI, eta biharko eskenatokirako ispilu erraldoi bat eskatzen badogu???

Beraz, sasoiz ibili beharko dogu.... PANDERETA, KLABE ETA PLATOAK AFINATUTA!!!

BIhar, kontzertu ostean, danok trankilago.

ANIMO, AZKEN TXANPA DOGU ETA!

2010/07/12

HASIER OLEAGA BERRIRO ENSAIUAN

Asteleheneko ensaiuan berriz Hasier Oleaga eongo da gurekin batea.
Guk daukagun suertiakin ez gea konturatzen askotan baina badakigu holako musikuak mimatzen eta zaintzen, oanguan ere seguru noi ala izatia.

2010/07/11

ZEREGINAK: guztiontzat 2

Epa, bandiduok:

Hor behean dauzkazue kontzerturako dauden zereginak (guztiontzat). eskerrik asko Ritxi eta banda-bandiduak.
Gauza batzuk beteta daude; beste batzuk azken egunekoak dira edo beste baten ardurapean daude...
Ondo dago, baina, kalitate on-ona ez badauke be, hortxe dago betebeharreko guztia. ea danon artean perfekziora urreratzen garen (ahaleginean, sikieran)

ZEREGINAK: guztiontzat



2010/07/09

UZTAILAREN 16an, BERTSO BANDA



Gaur 20:00etan eta bihar 10:00etan

Ahaztu barik, bandiduok, gaur eta bihar topera ipiniko gaitu Urtzik... Tentsio eta atentzioa, kontzentrazioa eta gominolak. Musika tresnak afinatuta (panderetia be bai)
  • Gaur, uztailak 9, 20:00etan eta bihar, uztailak 10, 10:00etan

ASTEBETE eta listo!!!

2010/07/07

jon eta amets perkusionistekin

Jon eta Ametsek bandako perkusio taldekoekin egon nahi ebela (kartelerako) eta hor dagoz argazkian. Irati Londresen eta Josu ta 2ttor kamara atzean dagozenak dira...

AHAZTU BARIK, EGUAZTENEAN, 20:00etan, ENTSAIOA

2010/07/06

ENSAIO OROKORRA

Larunbatian hilak 10 goizeko 10tan ensaio orokorra Amets eta Jon Maia bertsolariekin

BERTSOLARIAK


Bertso Band - EGITARAUA

EGITARAUA

Hasteko, bandak bakarrik 2 kanta eskainiko ditu.

1.CANDIDE
Candide Leonard Bernstein konpositore estatubatuarrak idatzi zuen hirugarren musikala da eta Voltairek idatzi zuen izen bereko liburu batean oinarrituta dago. Hala ere, benetan ezaguna egin dena musikal honen obertura izan da, gaur entzungai duguna. Kantu indartsu eta sendo hau oberturan zehar hiru aldiz entzungo den fanfarria batekin hasten da beronen joan etorriak, borrokak eta talkak islatzen dituelarik eta behin eta berriz islatuko da obra honen protagonista den Candidoren ontasuna. Bitxikeria eta anekdota bezala aipagarria da New Yorkeko orkestak duen erlazioa kantu honekin, izan ere 20 aldiz baino gehiagotan jo izan du obertura hau zuzendari gabe Bernsteinen omenez. Opereta hau West Side Story musikal ezagunaren aurrekaria izan zen.

2. SLAVISCHE MARS (MARCHA ESLAVA)
Kantu honek 1876ko ekainean Serbia, Errusia eta Turkiaren artean izan ziren istiluak adierazi nahi ditu. Soldadu turkiarrek Otomanoen inperioaren aurka altxatu ziren eslaviar eta errusiar asko hil zituzten, eta errusiar bolondresen omenez Nikolai Rubinsteinek Tchaikovskyri obra hau konposatzeko eskatu zion. Abertzaletasun grina zela medio Tchaikovskyk “Martxa serbo-errusiarra” (geroago Martxa Eslava izenarekin ezagutuko zena) bost egunetan bakarrik konposatu eta idatzi zuen eta 1876ko azaroaren 17an jo zen lehenengo aldiz Moskun. Martxa honetan zehar, turkiarren errepresioa, Balkanetan izandako sarraskiak (tronpetak irudikatzen dituzte laguntza oihuak), errusiarren laguntza eta Turkiarren porrota adierazi nahi dira.

Ondoren, Bertso Band Saioari ekingo diogu.

3.BERTSO BAND


3 kantu izango dira entzungai. Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariek bertsoak botako dituzte bandak lagunduta. Bandarako arregloak eta konposizioak Iñaki Urkizu, Juanma Saez eta Jabier Ituartek egin dituzte.

Bertso saioa bukatzen denean, bandak azken kanta bat eskainiko du.

4. BENNY GOODMAN MEMORIES

Benny Goodman estatubatuarra klarinete jole eta jazz zuzendaria izan zen. Glenn Miller eta Count Basierekin batera swing aroaren sortzaile eta jazz estilo honen ordezkaritzat har daiteke. Bere kantu ezagunenetako bat “Sing sing sing (with a Swing)” da, musikal eta teatro antzerki ugaritan erabili dena.

2010/07/03

LEKITTO MUSIKA BANDAREN KONTZERTUA

Lekitto Musika Bandak, Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariak lagun dituela, datorren ostiralean, uztailaren 16, gaueko 11etan emango duen kontzertuaren berri eman nahi dizuegu.