ARGAZKIAK
PRENTSAURREKOA
BERRIA
«Mikel Laboa erreferentzia izanda, bi taldeentzat kantu bat egin dugu»

Lekeitioko plazan, Ttakun Banden kontzertua izango da gaur. Oreka TX eta Lekitto musika bandaren arteko elkarlana 23:00etan hasiko da, Urtzi Iriondoren zuzendaritzapean.
AMAIA IZAGIRRE ALKORTA

/ BERRIA
Oreka TX taldea, munduko hainbat lekutan ibili ondoren, Lekeitiora heldu da, eta, Lekeitioko bandarekin,Ttakun Band izena jarri dioten ekimena egingo dute gaur, 23.00etan, herriko plazan. Zuzendari lanetan Urtzi Iriondo ariko da (Mutriku, Gipuzkoa, 1975).
Noren ideia izan zen banda eta Oreka TX batzea?
Ideia bandatik dator. Geuk proposatu genien Orekakoei, Nomada egitasmoan egiten duten bezala, irudia eta musika zuzenean lotzea, geurekin banda sartuta egitea. Hasieratik erakutsi duten umiltasuna nabarmentzekoa da. Ezagutzen nuen haien kalitate musikala, eta kalitate pertsonala ere ezagutu dugu.
Oreka TX taldearen berezitasun nabarmenena soinu ezberdinak nahastea da; zuen helburua nahasketa areagotzea izan da?
Oreka TX taldekoak Nomada TX bidaian ibili dira mundu osoan: India, Sami herrian... Eta bidaia horren azken portua izango da Lekeitio. Hortik zehar ibili direnean izotzarekin eta harriekin ibili dira, eta Lekeition ontziolak eta egurrekin lotutako enpresak daude. Orduan, eurek egoki ikusi zuten Lekeitiora etortzea eta bidaia bat egitea, pixka bat hemengo egurra lantzeko. Euskal Herria ezagutarazteko proiektu batean sartu direla esan daiteke.
Txalapartak ba al du aukerarik bandan sartzeko?
Ez, txalaparta bandaren barneko musika tresna baten moduan ez dut ikusten. Fusioa da egin daitekeena. Aurreko urtean hasi ginen euskal kulturarekin lotuta berrikuntzak egiten. Bertso Band egin genuen; Jon Maiak eta Amets Arzallusek zuzenean bertsotan egiten zuten, eta banda lotu genien. Aurten, Ttakun Band izena txalapartarekin lotzeko eman diogu.
Aurkezpen bideoan, Oreka TX taldeak egiten duen moduan, irudiak sartu dituzue. Gaurko kontzertuan ere irudiak egongo dira?
Bai, bada bideo bat, bi pantailatan ikusiko dena. Nomadaren irudiak agertuko dira horretan, sinkronizatuta, klaketen bidez. Bandarekin lotutakoetan ez dira joango sinkronizatuta; Orekako pertsona bat arduratuko da irudiak jartzeaz. Hasierako bandako bi kantutan ez da irudirik agertuko, ordea. Hirugarrenetik aurrera izango dira irudiak.
Zenbat kantu izango dira guztira?
Bandak bi joko ditu, Nomadakoek hiru, eta gero kantu propio bat sortu dugu. Bidaia bat egin dutenez eta leku bakoitzean hangoekin kantu bat egin eta hango irudiak sartu dituztenez, oraingoan Lekeitiora egin dute bidaia. Aurkezpen bideoan ikusten den bezala, oraingo eta lehengo Lekeitio erakutsi nahi izan dugu. Azken kantu berriak Dei bat izena du. Teresa Zabalza piano jotzaile eta konposatzaileak egin du. Banda Oreka Tx taldearekin lotzea beharrezko ikusten genuen, eta lotura Mikel Laboaren Lekeitioak diskotik egin dugu. Mikel Laboa erreferentzia izanda, bi taldeentzat kantu bat egin dugu.
Lekeitioko banda indartsu dago, eta musikari gazteak dituzue. Nola lortu duzue?
Herri askotako bandetan bizi guztiko zuzendaria dago, eta erretiratutakoan aire freskoa etortzen da. Ondo bideratuz gero, horrelako banda bat sor daiteke. Bandaren indarraz eta trantsizioaz aprobetxatu, jendea ezagutu eta aktibo ikusten bazaituzte; gauza ezberdinak egiteko prest eta gogoz, haiek ere aktiboak izango dira. Bandako kideen lana, zaharrenetik gazteenera, azpimarratzekoa da. Bi taldeen arteko kontzertua bukatutakoan, beti txalo gehienak zuzendariak edo, kasu honetan, Oreka TX taldekoek jasotzen ditugu. Bandakoak agindutakoa bakarrik egiten dutela dirudi, eta ez dituzte ia txalotzen. Hainbeste lan eta gero, ordea, rol hori ez da tokatzen zaiena.

Lekitto Musika Bandak Oreka Tx izango du bihar ttakun kide
Oreka Tx txalapartariek eta Lekitto Musika Bandak «portu berri bat» erantsi diote Nomadak Tx proiektuari. Bihar gauean elkarlanean sortutako «Ttakun Band» emanaldi berezia eskainiko dute Lekeitioko herriko plazan, 23.00etatik aurrera.

Ane ARRUTI | LEKEITIO
Mikel Laboa eta Lekeitio, txalaparta eta ontziola... Lotura ugari eta denbora kontua baino ez Oreka Tx eta Lekeitioko herria elkarlanerako batzea. Denbora bai, baina geldirik egoten ez dakien Urtzi Iriondoren iniziatiba ere bai. Lekitto Musika Bandako zuzendariak -«gogoaren urakan» esanez definitu zuen Harkaitz Martinez txalapartariak-, Nomadak Tx proiektuari segida emateko proposamena egin zion Oreka Tx-i eta horrela sortu dute «Ttakun Band» ikuskizuna. Bihar estreinatuko dute 23.00etan hasita herriko plazan.
«Euskal kulturarekin esperimentatzeko joera hartu du bandak», azaldu zuen atzo Iriondok. Iaz ekin zioten bide honi eta Amets Arzallus eta Jon Maiarekin «Bertso Band» ikuskizuna sortu zuten. «Aurten txalapartarekin proba egitea pentsatu genuen, eta horretarako, zer hobe Oreka Tx baino».
Nomadak Tx proiektua ezagututa, «euren produktua lapurtzea edo bateratzea pentsatu genuen», gaineratu zuen Iriondok. «Beti euren txalaparta eraman izan dute leku mordotara eta kultura nahasketa horretatik sortu dira kantu eta bideo ezberdinak. Horri beste portu bat eman nahi diogu. Bidaia horien guztien ondoren, Lekeitio izango da azken portua».
Etxekoa ezagutzeko parada
India, Sami herria, Maroko, Tinduf edo Mongoliako musikariak ezagutzeko aukera izan zen, besteak beste, Nomada Tx proiektua. Oraingoan etxera begira jarriko dira txalapartariak. «Kanpokoarekiko harreman eta kulturartekotasun hori bilatu izan du proiektuak eta proposamena etxetik etortzea oso berezia izan da», esan zuen Harkaitz Martinezek.
«Askotan ezezagunera jotzen dugu eta gure herria ere, esan beharra dago, ez dugula behar bezala ezagutzen. Kanpora jotzen dugu eta Lekeition egun hauek eman izana, txalupan ibiltzea, ontziolako egurrak probatzea... ezagun beharko lukeen hori ezagutzea izan da. Ez litzateke proiektu txarra Euskal Herria ezagutzeko», gaineratu zuen txalapartariak.
Adin ezberdinetako berrogei musikaritik gora biltzen dituen bandak, beraz, Oreka Tx-ek bidaiatuz sortutako kantuen moldaketak joko ditu txalapartariekin batera. Jokin Zabalza, Juanma Saez eta Javi Ituartek egin dituzte moldaketa horiek eta oholtza gainean Aziza Brahim kantari sahararraren edo Mixel Ducau musikariaren laguntza ere izango dute. «Musika hau herri bakoitzean topatu ditugun musikariekin sortutakoa izan da, eta bat-batean, banda baten babesa jasotzea esperientzia berdina modu oso ezberdinean bizitzea izan da», aitortu zuen Martinezek.
Bestalde, «Nomadak Tx-en jarraipena izateko -toki bakoitzean abesti bat sortu baitzuten- gure kantu bat falta zela ikusi genuen», esan zuen Iriondok. Lekeitio eta Oreka Tx-en elkarguneen bila hasita, Mikel Laboa eta bere «Lekeitioak» etorri zitzaizkien berehala gogora eta komunikazio-inkomunikazio ideiari tiraka sortu du Teresa Zabalzak bihar aurkeztuko den «Dei bat» kantua.
Ikus-entzunezkoek ere izango dute presentzia emanaldian. «Guk `Nomadak Tx' ikuskizuna egiten dugunean proiekzioa sinkronizatuta joaten da herrietan grabatutako irudiekin. Oraingo honetan ezinezkoa izango da hori, baina Iñigo Ganzarainek edizio berezi bat egin du bandaren irudiekin», azaldu zuen Martinezek.
Enekoitz Andonegik Lekeitioko ontziolan eta hondartzetan grabatutakoekin nahastuko dira irudi horiek. Aurrerapen moduan, www.youtube.com atarian eskegi dute «Ttakun Band» deituriko bideoa.
DEIA
I. FRADUA - Viernes, 15 de Julio de 2011 - Actualizado a las 05:52h
Berrogeita hamar musikarik osa-tzen duten bandak eta hainbat kulturen soinuak bildu izan dituen Oreka TX-en ttakunak, beraz, protagonismoa izango dute, baina "gure herrira egokitua izan den errepertorioan". Bestetik, baita ikusentzunezkoak ere tartekatuko dituzte ordu eta erdiko iraupena izango duen ikuskizunean. Eta lekeitiar bakarrak ere ez dezan aukera galdu, 800 eserleku ezarriko dituzte plazan.
Ttakun Band, bikain
Jarleku piloa beteta, pilaran jendea eta balkoietan gehiago. Lekitto Musika Bandak eta Oreka Tx taldeak batera eskainitako Ttakun Band kontzertuak arrakasta itzela eduki du. Kontzertu «berezietan bereziena» eskaini nahi zuen herriko musika bandak, eta baita lortu be.
Ikuskizun osoa izan zen barikukoa. Musika estilo desberdinak, irudiak eta dantza; guztiak uztartu ziren Lekeitioko plazan batutako publikoaren txaloekin. Aurretik behar handia egin dela nabari zen ikuskizunean. Nomada Tx beharreko kanten moldaketak jo zituen herriko bandak txalaparta soinuekin batera. Horretaz gainera, Mixel Ducau musikariak batzutan saxofoiagaz eta beste batzutan albokagaz lagundu zituen doinuak. Beste kolaboratzaile handi bat be izan zuten, Orekakoekin aurretik be aritutako Aziza Brahim abeslaria. Saharauiarrak hiruzpalau kantatan parte hartu zuen.
Osagai guztiak
Musika, Nomada Tx pelikulako irudiekin nahastu zen, bai eta ikuskizunaren barri ematen zuen bideoagaz be. Baina ikuskizuneko tarte bereziena Teresa Zabalzak espreski kontzerturako egindako Dei bat kantuagaz etorri zen. Kantu horretan osagai guztiak batu ziren: Oreka taldea, herriko banda, Brahimen ahotsa eta Asier Uskola dantzariak beste mugimendu batzuk sartuta egindako Kaxarrankaren irudikapena. Amaierako txalo zaparrada ikaragarriak agerian utzi zuen publikoaren emozioa.

TTAKUNBAND bideo promozionala