Lekitto Musika Bandako partaideak:
- FLAUTA-Uritze Laka, Sara Zendoia, Janire Garcia, Nere Txakartegi, Xabier Gomez.
- OBOE-Ainhoa Gojenola
- KLARINETEA-Ibai Erkiaga, Bittor Meabe, Ibon Diez, Iban Martin, Ainhoa Rey, Jon Bilbao, Maite Bereziartua,Gaizka Bereziartua , Oihane Petralanda
- SAXO ALTOA-Itsaso Sesma, Leire kobeaga, Eneritz Urrutia, Maitane Lezertua, Ramon Urrutia, Luken Aboitiz
- SAXO TENOREA-Ibone Ibazeta, Ainhara Zabala,
- SAXO BARITONO-Benat Uskola
- TRONPA-Alex Barrueta
- TONPETA-Ibon San Miguel, Jon Ibañez de Aldekoa, Naia Aranzeta, Rixi Abril, Ane Ordorika, Xabier Gabiola, Iñigo Zendoia
- FLISKORNOA-Asier San Miguel
- TRONBOIA-Aritz Erkiaga, Joana Mestraitua, Amaia Ansorregi, Josu Arriaga
- BONBARDINOA- Olatz Urrutia, Iñigo Ibarzabal
- TUBA-Erik Garagarza, Iker Aretxabaleta
- PERKUSIOA- Ander Marino Elorza, Mikel Natxiondo, 2ttor Txakartegi, Irati Barragan, Aitor Gabiola, Ander Gomez, Eneko Mendieta
ZUZENDARIA : Urtzi Iriondo
LEKEITTO MUSIKA BANDA
Historia
Hona hemen historian zehar egondako pasarterik aipagarrienak:
- 1867: Herriko gazte batzuk musika txaranga edo musika banda bat osatu eta musika tresnak erosteko laguntza eskatu zuten udalean.
- 1868: Udalak 200 eskudoko dirulaguntza eman zien eta Jose Ibarguengoitia jartzen da zuzendari bezala. Bandari urtero 1200 erreal ematen zaizkio
- 1896: Casimiro Echevarria bandako zuzendariak, bandako musikarien egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz udalari baimena eskatzen dio bizilagun aberatsenen etxeetan jotzeko. Udalak ezezkoa ematen dio eta horren aurrean musikariak dimisioa aurkezten dute “La Independiente” delako musika taldea sortuz. Musika talde honetatik estudiantinaren sorrera etorriko da.Udalak bere aldetik beste banda bat osatzen du.
- 1920 ra arte: Feliciano Beobide bandaren zuzendaria bihurtzen da eta Atlheticen “Altza Gastiak” ereserkia Lekeitioko bandak estreinatzen du.
- 1920-1925: Alfonso Larrea bandako zuzendaria da
- 1944: Gerra zibilaren garaiak pasa ondoren musika banda berregiten hasten da, musika tresnak erosten direlarik. Francisco Garcia zuzendari bezala jartzen da. Garai horietan zuzendariak 300 pztako soldata dauka eta musikariek 30 pztakoa.
- 1959-1961: Armando Montaña zuzendari bezala jartzen da. Hau hiltzean Lekeitioko udalak ezin du bandaren kostuari aurre egin eta banda disolbatzen da. Urte batzuetan banda talde musikala bihurtzen da eta udalak behar duenean kontratatzen du.
- 1966: Rafael Rossel musika bandaren zuzendaria bihurzten da eta zenbait ekitalditan Miguel Arrietak ere ardura hori hartzen hasten da
- 1974-2006: Miguel Arrieta bandako zuzendaria bihurtzen da
- 2006-...: Gaur egungo zuzendaria den Urtzi Iriondo bandaren kargua hatzen du.
Gaur egungo egoera
Banda gaztea gara, musikari gazteenak 13 urte daukez eta 40 urterarteko musikariren bat ere badago. Hala ere gehiengoa ez da 25 urtera heltzen eta 50 musikarik osatzen dogu. Gehienak gara Lekeitiokoak eta badoz batzuk lekeitiokoak ere ez dizenak.
Gure bandak antzinako erara funtzionatzen du. Herrian musika eskolarik ez egotean, bandako zuzendaria arduratzen da musikari berriak musikaren irakurketan eta musika tresnen erabileran trebatzen. Entsaio lekua arratsalde guztian irekita egoten da eta astean birritan guztiok batera entsaiatzen dugu. Kontzertu.bezperan, entsaiuak sarriago egiten ditugu.
Gure ekintza nagusiak, uztaileko kontzertuan, gabonetako kontzertuan, udabarriko kontzertuan, eta herriko jaietan (San Pedroak eta San Antolinak) burutzen ditugu.
Honez gain, urtean zehar beste hamaika ekintzetan parte hartzen dugu eta horien artean udako domeketan Lekeitioko plazan burutzen ditugun “bailableak” daude.
Noiz sartu behar dogu argazkiren bat?????
ResponderSuprimirAupa kuadrillaaa
ResponderSuprimirZorixonak bloga aurrera ataraten zaozen danori, itzala biharra!!! Animo da holantxerik segidu!jeje
Hurrengorarte:)