2010/07/06

Bertso Band - EGITARAUA

EGITARAUA

Hasteko, bandak bakarrik 2 kanta eskainiko ditu.

1.CANDIDE
Candide Leonard Bernstein konpositore estatubatuarrak idatzi zuen hirugarren musikala da eta Voltairek idatzi zuen izen bereko liburu batean oinarrituta dago. Hala ere, benetan ezaguna egin dena musikal honen obertura izan da, gaur entzungai duguna. Kantu indartsu eta sendo hau oberturan zehar hiru aldiz entzungo den fanfarria batekin hasten da beronen joan etorriak, borrokak eta talkak islatzen dituelarik eta behin eta berriz islatuko da obra honen protagonista den Candidoren ontasuna. Bitxikeria eta anekdota bezala aipagarria da New Yorkeko orkestak duen erlazioa kantu honekin, izan ere 20 aldiz baino gehiagotan jo izan du obertura hau zuzendari gabe Bernsteinen omenez. Opereta hau West Side Story musikal ezagunaren aurrekaria izan zen.

2. SLAVISCHE MARS (MARCHA ESLAVA)
Kantu honek 1876ko ekainean Serbia, Errusia eta Turkiaren artean izan ziren istiluak adierazi nahi ditu. Soldadu turkiarrek Otomanoen inperioaren aurka altxatu ziren eslaviar eta errusiar asko hil zituzten, eta errusiar bolondresen omenez Nikolai Rubinsteinek Tchaikovskyri obra hau konposatzeko eskatu zion. Abertzaletasun grina zela medio Tchaikovskyk “Martxa serbo-errusiarra” (geroago Martxa Eslava izenarekin ezagutuko zena) bost egunetan bakarrik konposatu eta idatzi zuen eta 1876ko azaroaren 17an jo zen lehenengo aldiz Moskun. Martxa honetan zehar, turkiarren errepresioa, Balkanetan izandako sarraskiak (tronpetak irudikatzen dituzte laguntza oihuak), errusiarren laguntza eta Turkiarren porrota adierazi nahi dira.

Ondoren, Bertso Band Saioari ekingo diogu.

3.BERTSO BAND


3 kantu izango dira entzungai. Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariek bertsoak botako dituzte bandak lagunduta. Bandarako arregloak eta konposizioak Iñaki Urkizu, Juanma Saez eta Jabier Ituartek egin dituzte.

Bertso saioa bukatzen denean, bandak azken kanta bat eskainiko du.

4. BENNY GOODMAN MEMORIES

Benny Goodman estatubatuarra klarinete jole eta jazz zuzendaria izan zen. Glenn Miller eta Count Basierekin batera swing aroaren sortzaile eta jazz estilo honen ordezkaritzat har daiteke. Bere kantu ezagunenetako bat “Sing sing sing (with a Swing)” da, musikal eta teatro antzerki ugaritan erabili dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario